XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Enplegu femeninoa gehitzearekin emakume gehiago dago bere lan indarra saldu beharrean, eta bizkitartean, bere etxeko erantzukizunak lehengoak dira.
Alemanian, esate baterako, emakumeek 395 minutu dedikatzen dituzte egunean etxeko zereginetara, eta gizonezkoek aldiz 90 minutu (
Cockburnek dioenez
Emakumeen posizioa ulertzeko gogoan izan behar dugu haien egoera produkzio harremanen barruan eta kanpoan, hau da, aztertu behar ditugu haien posizioa langile bezala beren etxean eta haien erreprodukzio biologikoa: haurdun gelditzea, erditzea eta umeak zaintzea.
Emakumeen politika, pentsamendua eta historia azaltzen duen beste analisi kategoria bat izan da eta da patriarkatua.
Kontzeptu honek gorabeherak izan ditu bere balio adierazgarriari dagokionez.
Une batzuetan pentsatzen zen egungo eta iraganeko emakumeen historian izandako negatibo guztia patriarkatuari egotzi behar zitzaiola.
Victoria Sauk patriarkatua honela definitu du:
Patriarkatu kontzeptua batez ere erabili da aitaren boterea eta gobernua aipatzeko, kulturaren dominazioa, gizonaren unibertso sinbolikoa, etab. (Mitchell, 1974; Millet, 1971; Rich, 1977).
Hartmanek dioenez
Horrela, bada, patriarkatuak gizonen arteko dependentzia eta elkartasunezko lokarriak eratzen ditu, emakumeak menderatzeko bidea ematen dienak.
Teoria marxisten eta feminismoaren arteko erlazioa edo sexismoaren eta klase sozialaren artekoa ez da erraz bat egiten, argi dagoena da gizonezkoak ongi aprobetxatzen dutela patriarkatuak eta kapitalismoak emakumeen lan erreproduktiboaz eta produktiboaz eskaintzen dieten dominatzeko eta esplotatzeko aukera.
1.2 EREMU PUBLIKO ETA PRIBATUAKEremu publikotzat jotzen dira politikaren mundua, lan ordaindua, etab.
Eremu pribatua etxe barrenari dagokio.
Orokorrean, eremu publikoa gizonezkoen mendean egoten da